XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abots bakarr bat adierazteko, ikurr bikoitz batzuk darabilguz: ts tz.

Itzaren bigarren atala s- naiz z- rekin asi ba-dadi, -d ta -g, lenengoaren azken igidin oneik, aurrerago aitatu ta azaldu dodan aldakuntza berbera egiten dabe: biak -t izatera itzultzen dira, ta aurrez-aurr daukezan beste orreikin alkarrturik, abots bakarra adierazten dauan ikurr bikoitz ori egin daroe.

Zetan esan bez, ikurra baño abotsa lenago da; baña ikurren bidez abotsen alkarr jote ori argiroago ager dadin, arau ori atzekoz-aurre ipiñi dot.

Ona emen: Ard(i + zain = artzain: + zikin = artzikin: burd(i + zain = burtzain: + zeil = burtzeil: + zil = burtzil (gurtzil): id(i + zain = itzain: zald(i + zain = zaltzain: erd(i + zaro = ertzaro: phild(a + zarr = philtzarr: Iñude + sein = iñutsein.

Beg(i + sein = betsein: og(i + sein = otsein: og(i + seme = otseme: gog(o + seme = gotseme.

Gotseme ta gatseme erabilten dira.

Gatseme au (u)gatz + seme dala-ta, aitaturiko beste gotseme ori be gatseme-ren aldakuntza baño besterik ez dala norbaitek uste izan daike.

- Izan daiteke; baña ezetz terik ez dala norbaitek uste izan daike.

- Izan daiteke, baña ezetz dirudit.

Itz eratorri ta bikoitzetan, -o-ren ordez -a- sarri dakusgu: basabide, basabei, basapizti, etc: -a- ren ordez, -o- bein bez.

Gotseme ori, gog(o) + seme izan ezkero, izpiakera-lege au betetan da ta bere ikurrpenabe egoki-egokia da: augaitik gotseme ori gatseme-ren aldakuntza dala, geyagoko barik ezin siñestu negi.

Beg(i + zulo = betzulo: + zain = betzain: + zinte = betzinte (bezinta) + zurda = betzurda: og(i + zara = otzara.

R- naiz aldatu naiz ez aldatu, abots bateko ikurr bikoitza egiteko eran beste igidiñez ezin alkarrtu ta batu daiteke: baña ori ta guzti be, len aitatu dodan aldakuntza berbera dagi: bigarren atala gediñez naiz igediñez asi, aldakuntza bardiña egiten dauala esan nai dot.

Ona emen adibideak.

Gari: galgarau, galgorri, galbae galbe, galbelarr (galbedarr) galbeko, galbera, galbizarr, galbota (galbote) galbotxi, galburu, galburuxka, galjorrai, galjotaille, galjote.